XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorgonio Renteria alkate zela egin zen hilerri berria Elantxobeko herrian, 1916an. Sarrerako portalearen ateburuan Gorgoniok berak asmatutako idazkuna dago: Otoi bat eta gero arte. Geroko bizitzan Gorgonio Renteriak zuen fede sendoaren erakusgarri bikaina

Urte berean izendatu zuten, halaber, EAJko Bizkai Buru Batzarreko buru. Alabak dioenez, alderdian kargu garrantzizkoak izateak sosik sortzen ez zuen garaian.

1918an, Euzkadi Buru Batzarreko buru, eta 1919an, Gernikako barrutitik Bizkaiko Diputazioko ahaldun 1923ra arte.

1917ko maiatzean euskal diputatu eta agintari nazionalistak Bartzelonara joan ziren hango Lliga regionalista-ko Cambôk gonbidaturik; Gorgonio Renteria ere joan zen BBBko ordezkari moduan.

Hitzalditxo bat ere egin zuen euskaraz. Alderdian nahiz Diputazioan burututako lanez iturri handirik ez dugunez, eta lekurik ere ez lantxo honetan; laburzurrean esan, Comunión Nacionalista Vasca zena bitan zatitu zenean 1921ean, Gorgonio Renteriak Comunión-en jarraitu zuela.

1930ean bigarren zatiketa gertatu zenean (ANV /PNV) jarraitu zuen bezala.

Bigarren zatiketa honen buruan, alderdiko prentsaren kontrolari zegokiola, ika-mika izan zuten alderdian geratu zirenen eta alde egin zutenen artean, eta hor EAJren alde egin zuen Gorgoniok.